Perretxikoak nola kontserbatu

Perretxikoak oso jaki gozoa dira, delikatua, eta zapore eta usain berriak eskaintzen dizkiote sukalde tradizional edo klasikoari; baina gogoan hartu behar da gehienak oso azkar hondatzen direla hartzidura- eta usteltze-prozesuen bitartez, eta, hori dela-eta, ordu gutxian kasu batzuetan, ezin kontsumituzkoak izaten dira.

Perretxikoak etxera ailegatu orduko garbitu behar dira, freskoagoak egongo dira kontsumitzeko, eta, arretaz jaso baditugu, garbitzea ez da beharrezkoa izango, aski izango da zapi batekin igurztea. Gerta liteke, gainera, baten batek bizkarroiren bat izatea, eta hura ugaldu eta gainerakoak kutsazea.

Berehala erabiltzen ez diren perretxikoak hozkailuan gorde behar dira, garbiak beti, denbora laburrean.

Berehala kontsumitu behar ez baditugu, honako prozedura hauek erabiliz kontserba genitzake:

Lehorketa edo deshidratazioa

Ia perretxiko guztiak lehor daitezke: txikiak osoak, eta handienak xafla finetan moztuak.

Sareten gainean zabaltzen dira, ondo aireztaturiko toki batean, hobeto itzalean, eta tul batez estaltzen dira, intsektuetatik babesteko. Noizean behin buelta ematen zaie, erabat lehortzen diren arte.

Espezie txiki batzuk hari batean sar daitzke, eta toki ondo aireztatu batean zintzilikatu gero.

Sukaldeko labe turbo-termiko batean ere lehor daitezke, baina tenperatura baxua erabiliz eta atea pixka bat zabalik utzita, hezetasuna atera dadin.

Lehortu direnean, beirazko flasko batean gorde behar dira. Flaskoak ondo lehorra egon behar du, eta hermetikoki itxi behar du, hezetasunik ez dadin sartu. Zelofan edo oihalezko zorroetan edo gorde daitezke, baina gutxiago irauten dute.

Erabiltzeko, ur epelean edo esnetan jarriko ditugu pare bat orduz.

Lehortu ondoren, ehotuak ere gorde genitzake, edo nahi denean ehotu eta saltsetan erabili, gisatuetan, zopetan edo postretan erabili. Perretxiko batzuek asko irabazten dute zaporean eta usainean lehortzen direnean.

Hona hemen lehortzeko gomendagarriak diren perretxikoak:

Marasmius oreades, Cantharellus cibarius, Cantharellus lutescens, Cantharellus tubaeformis, Cratarellus cornucopioides, Morchellas sp. etc.

Ozpinetan

Ozpinetan ere kontserba genitzake, baina gogoan hartu behar da perretxiko hauek modu jakinetan baizik ezingo ditugula erabili.

Perretxikoak garbitu, eta ale txikiak badira osorik utziko ditugu; handiak badira, komeni zaigun bezala zatikatuko ditugu.

Eltze batean ipini 2 parte ozpin eta bat ur, gatza, piperbeltz ale batzuk, erramu-orri bat eta, nahi bada, baratxuri-ale bat eta azukre-koilarakada txiki bat.

Irakiten hasten denean eta gatza deseginda, perretxikoak erantsi eta 10 bat minutuz egosi, poliki. Likidotik atera, hozten utzi, beirazko potetan sartu eta egositako ozpinarekin estali. Toki freskoan gorde.

Honako hauek dira ozpinetan kontserbatzeko perretxiko egokiak: Boletusak: Suillus luteus, Suillus granulatus, Xerocomus badius, Boletus appendiculatus, Boletus regius, Boletus pinophilus, Boletus erythropus, Boletus luridus, Boletus edulis.

Gainerako perretxikoak: Hydnun repandum, Albatrellus pescaprae, Fistulina hepatica, Cantharellus tubaeformis, Hygrophorus penarius, Hygrophorus poetarum, Hygrophorus russula, Hygrophorus latitabundus, Lactarius sanguifluus, Lactarius deliciosus, Lactarius quieticolor.

Izoztea

Naturalean: Aurren-aurrenik izozgailua -18ºtik behera eduki behar dugu; gehieneko izozte-denbora: 6- 9 hilabete bitarte. Perretxikoak osorik izozten dira -18ºtik behera. Izozte-denbora, gehienera, 6- 9 hilabete bitartekoa da. Hobe da ale gazteak eta tartekoak erabiltzea, oso freskoak eta inolako kalterik gabea. Lehendabizi perretxikoak garbitu eta lehortu egin behar dira, gehiegizko ura kentzeko. Gero paketetan bildu eta izozkailuan gordetzen dira.

Desizozteko, erabili baino ordubete lehenago atera behar dira izozkailutik. Gisatu bati erantsi behar badizkiogu, ez dira desizoztu behar, zuzenean botako ditugu eltzera.

Galdarraztatu: Perretxikoak garbitu ondoren, ur irakinetara bota eta irakiten utzio ditugu 3-5 minutu, nolakoa den espezie bakoitzaren testura. Ondoren, urgabetzen utziko ditugu, eta hoztu direnean, izozteko zorro edo ontzi berezietan sartzen dira. Dagokien etiketa ipini.

Aurrez prestatuak: Beren zukuan prestatu presta genitzake, edo azidotasun gutxiko olioan frijitu. Erabat egosi gabe, hozten utziko ditugu eta komeni diren ontzietan sartuko ditugu. Gero, dagokien etiketa ipinita, izozkailuan gordeko ditugu.

Sukaldean prestatuak: Perretxikoak prestatu barazkiekin, haragiarekin, arrainarekin, ohi dugun bezala. Hozten direnean komeni diren ontzietan sartu, etiketa ipini eta izozkailuan gordeko ditugu.

Naturalean

Perretxikoak 4-8 minutu bitartean galdarraztatu behar dira, zer espezie den, poteak bete, ur garbiarekin estali eta itxi. Maria bainuan egosi, eta ura irakiten hasten denean, ordu eta erditik bi ordura eduki; denbora hori igarota, poteak uretan hozten utzi. Ez dira 3 hilabete baino lehenago erabili behar.