Basoetako altxorra
Perretxikoetara joatea altxorraren bila joatea bezala da; baina, horrez gainera, mahaian sari berezia jasotzen duen ahalegina da, usain eta zapore guztiz gozoak eransten baitizkiete jakiei. Alabaina, informazio ona behar da izan bi gauzaren gainean: lehendabizi, non eta noiz aurki daitezkeen jateko onak direnak, eta zer zuhaitzen ondoan egon daitezkeen; eta, bigarren, pozoitsuak eta jateko onak bereizten jakitea.
Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan. Mikologiaren mundu liluragarrian hasten ari direnei eta aurreneko aldiz basoetan jaki gozo estimatu honen bila barneratzen diren zaleei dago zuzendua.
Euskal Herrian eta Nafarroan 3.000 perretxiko-espezietik gora dago, denak batera hartuta: jateko onak, pozoitsuak eta hilgarriak. Erraz ugaltzen dira, bertako basoen aberastasunari eta pribilegio naturalari esker.