Amanita caesarea carpaccioa
4 erraziorentzako osagaiak:
- 300 g amanita
- 2 dl oliba-olio birjina estra
- baratxuri-ale 1
- patata egosi 1
- tipulina
- 50 g ahate izoztua micuit
Prestakuntza:
Perretxikoak oso ondo garbituko ditugu, eta oinak eta txapelak bereiziko ditugu.
Oin txikituak konfitatuko ditugu, baratxuriarekin batera, oliba-olioan. Geroko gorde.
Patata egosia (hotza) xafla mehe-mehetan zatitu eta zerbitzatzeko plateraren oinarrian ipiniko dugu. Patataren gainean perretxiko konfitatuen oinen goilarakada txiki bat ipiniko dugu. Perretxikoaren txapelaren xafla mehe-meheekin estaliko dugu, mandolina baten laguntzaz moztu ondoren. Patatak ondo estalia behar du geratu.
Konfitatuaren olioaren tanta batzuekin, gatz-ezkatekin eta piperbeltzarekin gatzozpinduko dugu. Foie gras txirbil batzuk erantsiko ditugu (pataten azal-kentzeko baten laguntzaz egingo ditugu txirbilak), eta bukatzeko, tipulina txikitua botako dugu.