Habitata
Onddo mota asko modu sinbiotikoan bizi dira landareen sustraiekin loturik, eta zuhaitzen sustraiekin loturik batez ere. Horregatik, aurkitzeko eta modu egokian sailkatu ahal izateko, beharrezkoa da askotan jakitea zer habitatetan garatzen diren.Hona hemen dibertsitate mikologiko handiena duten ekosistemetako batzuk:
Hostozabalen basoak
Haritz kandugabea, haritz kanduduna, ametza, artea, haritz amerikarra, pagoa, gaztainondoa, urkia, haltza, makal beltza, lizar arrunta.
Koniferoen basoak
Intsinis pinua, pinu gorria, itsas pinua, larizio pinua, izei gorria, Lawson altzifrea, Douglas izeia, laritz japoniarra.
Belardiak eta larreak
Euskal Herrian eta Nafarroan, pagadi- eta harizti-basoetan aurkitzen dira perretxikorik gehienak.
Pagadi-basoak
Pagoa tamaina handiko zuhaitza da, enborra lodia izaten du eta azala zurixka; hostoak galkorrak dira, kolore berde gardena izaten dute udaberrian eta urre-kolorea udazkenean, erortzen diren arte. Neguan zuhaitza biluzik geratzen da, batere hostorik gabe. Baso sarria eratzen du, argiari ia-ia pasatzen uzten ez diona, eta, hala, nekez jaiotzen dira pagadian beste landare eta zuhaitzak. Euri asko egiten duen lurraldeetan egoten da, eta gai organikoan aberatsak diren lurretan garatzen da.
Baso hauetan era askotako perritxikoak daude, kopuru handietan gainera: Amanita rubescens, Amanita excelsa, Boletus edulis, Boletus aestivalis, Cantharellus cibarius, Cantharellus cinereus, Craterellus cornucopioides, Hydnum repandum, Russula cyanoxhanta, Russula virescens, Oudemansiella mucida, Mycena sp, Marasmius sp, Lactarius blenius, Rozites caperata, Cortinarius praestans, Lepista nebularis, Lycoperdon piriforme,Ramaria botritis, Mycena pura, Mycena rosea, Oudemansiella radicata, Pluteus cervinus, Russula foetens, etab.
Harizti-basoak
Hariztiak baso hosto-galkorrak dira, eta oso banaketa zabala dute. Zuhaitz nagusiak ametza eta erkametza dira. Substratu azidoen gainean garatzen dira, eta termofiloagoak dira, hau da, berozaleagoak, hariztiak eta urkidiak baino.
Es bastante rico en especies fúngicas y se pueden ver: Amanita caesarea, Amanita citrina, Amanita phalloides, Amanita rubescens, Amanita vaginata, Amanita crocea, Amanita verna, Boletus aereus, Boletus aestivali , Boletus erythrophus, Boletus regius, Entoloma lividum, Cantharellus cibarius, Russula virescens, Russula aurea, , Macrolepiota procera, Macrolepiota mastoidea, Macrolepiota rhacodes, Hydnum repandum, Hydnum rufescens, Hygrophorus agathosmus, Lepiota brunneoincarnata, Tricholoma sulfureum, Tricholoma virgatum, Cystoderma amianthinum, Marasmius rotula, Mycena polygramma, Cortinarius sp., Collybia sp, Ramaria sp., Fistulina hepatica y muchas mas.
Denboraldia
Onddoak errazago garatzen dira gai organikoan aberatsak diren lurretan, nahiz eta harea-lurretan ere izaten diren espezie tipikoak, ingurune horretan daude landareekin elkartzeko egokituak batzuetan. Beste batzuk, berriz, lur mortuetan, hezegune putzutsuetan eta baita lur kiskalietan ere bizitzera egokituak daude.
Hezetasuna eta tenperatura dira perretxikoen garapenean eraginik handiena duten faktoreak. Esporak ernamuintzeko, beharrezkoa izaten da hezetasun erlatibo altua (espezie gehienentzat % 70). Halako hezetasuna eurite handien ondoren izaten da, udazkenean nahiz udaberrian.
Bestalde, gehienentzat, tenperaturek ez dute muturrekoak izan behar (10-25º C). Alabaina, badira espezie termofiloak edo berozaleak, udan ateratzen direnak, eta beste batzuek, berriz, ondo aguantatzen dituzte neguko tenperatura hotzak.
Urteko zer garaitan gauden, onddo-espezie desberdinak aurki genitzake:
Udazkena:
Udazkeneko hilabeteetan hazten dira kontsumitzaileek gehiena estimatzen dituzten espezieetako batzuk. Boletus edulis eta Boletus pinophilus dira nagusiak. Esnegorria, kardu-ziza eta ziza ilun hanka-horixka dira zaleen artean ospe handia duten garai honetako beste perretxiko batzuk.
Negua:
Neguan mota gutxiago dago. Bereziki azpimarratzekoa dira martxoko ezkoa, Tricholoma terreum izenekoa eta neguko boilurra, toki askotan debekatua badago ere azken horiek jasotzea.
Udaberria:
Urtaro hau ere oso ona da perretxikuetan. Karraspinak eta zizahoriak eskaintzen ditu, baita Calocybe gambosa izenekoa, Marasmio jangarria eta Boletus pinophilus ere, denak ere kolonia handietan.
Uda:
Onddoek euriaren eta hezetasunaren premia izaten badute ere, badira udako espezieak ere. Horietako bat da amanita caesarea. Garai honetan orobat hazten dira boletus reticulatus, boletus aereus eta udako boilurra.
Faktore horiek guztiak eta gure lurraldeko habitatak ondo ezagutzen baditugu, askoz ere errazago aurkituko ditugu bertan diren espezie ugariak.