• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Russula virescens / Gibelurdina

Russula virescens / Gibelurdina

separador
DESKRIBAPENA:
Gehiena estimatzen eta bilatzen den gibeletako bat. Erraz ezagutzen da txapelaren kutikularen bitartez, kolorez berde grisakara edo urdinkara baita; adinarekin zartatuz doa txapelaren azalera osoa, eta barrenaldea ikusten uzten du, argiagoa. Haragi zuria, gogorra, sendoa, pikortsua, beldarrek erraz eraso egiten diotena. Ez dauka ez latexik, ez bolbarik, ez eraztunik. Usain atsegina eta zapore gozoa. Esporetan garatxo txiki zuriak izaten ditu.
HABITATA:
Pagadietan aurkitzen da gehienbat, baina haritzen eta gaiztainondoen azpian ere agertzen da.
SUKALDEA:
Jaiki bikaina, perretxikozaleek asko estimatzen dutena, baina batzuetan ez da erraza aurkitzen. Russularik hoberenetako bat da gastronomiaren ikuspegitik.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia. Ozpinetan edo oliotan, ez oso egokia. Lehorrean egokia.

Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera