Suillus luteus / Pinudi onddo-likina
DESKRIBAPENA:
Txapel zurixka, kutikula marroi likatsuarekin. Hodi motz horixkak eta oso poro txikiak. Oin motz gogorra eta zilindrikoa, horixka, mintz askoko eraztunarekin. Testura samurreko haragia, haritsuagoa oinean. Usain eta zapore atseginak.
HABITATA: Pinuen azpian hazten da, eta belarretan ere aurki daiteke.
SUKALDEA:
Jaki ona da, itxura likatsua izan arren. Basoan kendu behar dira kutikula koipetsua, hodiak eta oina. Ondo egosi. Heste-aringarria da. Oso egokia zopa eta kremetarako. Haragi gorriekin. Tortilla eta pasteletan. Arrozarekin eta patata gisatuekin.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia. Ozpinetan edo oliotan, oso egokia. Lehorrean egokia.