• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Morchella elata / Karraspina

Morchella elata / Karraspina

separador
DESKRIBAPENA:
Ezaugarri nagusia txapela du, abaraska-formakoa baita, baita oina ere, garatxoz estalia. Osorik dago hutsa. Txapela konikoa da, eta kolore marroi grisaxka du. Guztiz hutsa da barrutik, eta goitik behera nerbiazio horizontalak dauzka, nerbiazio bertikalekin gurutzatuta eta albeolo zabalak osatuz. Himenioa albeoloen barrenaldean kokatua dago, eta albeoloak, berriz, albeolo txikiagoetan zatituak daude. Azken horiek marroiak dira. Oina zurixka, barren-hutsa eta zilindrikoa, zimurtsua. Haragia hauskorra, usain gozokoa, fruituaren usain atseginarekin, eta zapore suabearekin.
HABITATA:
Toki hezeetan agertzen da, materia organikoa ugaria den tokietan, baso hosotozabaletan batez ere, baina baita koniferoen azpian ere.
SUKALDEA:
Bikaina, karraspina gehienak bezala. Ez dira jan behar gutxi prestatuak edo gordinak, urdail-gorabehera alergikoak eragin ditzakete-eta. Presioko urarekin garbitu, oinak baztertu. ERNE: toxikotasuna kentzeko, presioko eltzean egosi, barazkiekin, 10 minutuz gutxienez.
KONTSERBAZIOA:
Kontserbatzeko, lehorrak gorde daitezke, edota gordinik nahiz galdarraztatu ondoren izoztuta.

Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera