• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Marasmius oreades / Marasmio jangarria

Marasmius oreades / Marasmio jangarria


separador
DESKRIBAPENA:
Oso perretxiko gozoa, perretxikozaleek asko estimatzen dutena. Txapela bakarrik jaten da. Txapela ez oso haragitsua, laua. Kutikula lisoa, sarrio-kolorea. Xaflak bereiziak eta libreak, kolorez zuri-kremak. Oin gogorra, haustean bihurritu daitekeena. Haragi zurixka, almendra-usainarekin. Espora zuriak.
HABITATA:
Belardi eta eremu irekiak. “Sorgin-biribil” deituetan bildurik ateratzen da.
SUKALDEA: Bikaina baratxuri-zoparekin. Perretxiko hauek usteldu gabe lehortzen dira, eta gero berriz hidratatzen dira.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, egokia. Lehorra dagoela, oso egokia.

Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera