• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Macrolepiota procera / Galanperna

Macrolepiota procera / Galanperna


separador
DESKRIBAPENA:
Txapela lehendabizi arrautza formakoa, gero ahurra. Kutikula urratu egiten da, eta kolore arreko ezkata ilunak eratzen ditu. Xaflak elkartuak, baina libreak eta zabalak, kolorez zuriak. Oina luzea eta zilindrikoa, garatxo txiki ilunez estalia, suge-larrua balitz bezala. Eraztun bikoitza, hura ere ezkatez estalia. Haragi zuria, samurra eta txapelakoa oso gozoa. Irin-usaina, zapore bikaina.
HABITATA:
Soilgunetan hazten da, larreetan, euri asko egin ondoren.
SUKALDEA:
Primerakoa birrineztatua prestatzeko. Oin haritsua baztertu behar da. Plantxan ere jaten da, edota haragi gorrien osagarri gisa.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia.

Prev Next
Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera