• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Lactarius deliciosus / Esnegorria

Lactarius deliciosus / Esnegorria

separador
DESKRIBAPENA:
Jateko onak diren espezieen artean, hauxe da ezagun eta bilatuenetako bat, oso erraz bereizten dena bere txapel laranja-kolorea dela-eta. Txapela kopa-formakoa du; ertzak meheak eta bilduak dauzka. Kutikula lisoa da eta ez da bereizten, laranja da kolorez. Xaflak dekurrenteak heldutasunean, luzaxkak eta estu kokatuak. Oin zilindrikoa, zuzena edo kurbatua; zuria atzealde laranjaren gainean, tanto ilunagoekin. Haragi trinkoa baina hauskorra, kolorez zurixka; airea ukituta, kolore laranja aldaezina ageri du. Fruitu antzeko usaina, zaporea apur bat mikatza.
HABITATA:
Koniferoen basoak, Boletusaren habitat berean. Lur azidoak edo kare-lurrak. Taldeak osatzen ditu.
SUKALDEA:
Oso ona frijitzeko edo erretzeko. Ona arroz edo haragi gisatuetan. ERNE: perretxiko hau janda, gernua horia izatean da, baina ez da kaltegarria.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia. Ozpinetan edo oliotan, egokia.

Prev Next
Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera