• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Hygrophorus penarius / Pagadi-ezko zuriska

Hygrophorus penarius / Pagadi-ezko zuriska

separador
DESKRIBAPENA:
Txapela ahurretik lautura, titia gordetzen duela, ertza kurbatu gabea. Kutikula lisoa, testura sendokoa, gogorra eta haragitsua, kolorez boli-zuria, erdialdea horixka. Xaflak dekurrenteak, lodiak, kolorez krema argiak. Oin altua, mardula, pikortsua goian, oso mehetua oinarrian, kolorez zuria. Haragi zuria, gogorra eta trinkoa. Fruitu-usaina. Intxaur-zapore gozoa. Espora zuriak.
HABITATA:
Biribil handietan hazten da, haritz- eta pago-basoetan. Kare-lurrak.
SUKALDEA:
Urria da, baina perretxikozaleak bila ibiltzen dira, bere generoko jakirik hoberena baita. Iberiar Penintsulako ipar-ekialdean hazten da batez ere, tradizio gastronomiko luzea du.

Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera