Hygrophorus marzuolus / Martxoko ezko
DESKRIBAPENA:
Perretxiko mardula eta haragitsua. Txapela gris-kolore iluna. Oina motza eta zuria gaztetan, eta adinarekin tonu grisak agertzen zaizkio goialdean. Xafla lodiak, aparte kokatuak, zuriak hasieran eta grisaxkak heldutasunean. Oso haragi zuria, sendoa, apur bat haritsua, samurra ahoan, txanpiñoia gogorarazten du. Usain zehazgabea, zapore suabea, apur bat gozoa. Espora zuriak.
HABITATA:
Pinudi eta hariztietan agertzen da, taldeak osatuz. Nahiago izaten ditu lur silizioak.
SUKALDEA:
Jaki ona, testura suabekoa. Nahaskietan. Ur asko botatzen du.