Hydnum repandum / Tripaki argia
DESKRIBAPENA:
Txapel haragitsua eta hauskorra, lehendabizi ahurra eta gero irregularki zabaldua. Kolore arre arrosakara. Himenioak ezten zuriak dauzka. Dekurrenteak dira oinean, eta aise hausten dira. Oina laburra eta eszentrikoa, kolore-zuria. Haragi sendoa baina hauskorra, horira edo krema-kolorera egiten duten tonu zuriekin. Fruita-usain atsegina, baina zaporea apur bat mikatza.
HABITATA:
Oso arrunta da baso hosto-zabaletan; ilarak eta zirkuluak osatuz ateratzen da.
SUKALDEA: Ez dira garbitzen errazak, oinean hondakin asko izaten baitute itsatsia, hostoak, adarrak, etab.; hortaz, komeni izaten da pixka bat karrakatzea eta gero ondo garbitzea, batez ere eztenetan, haietan geratzen baitira lur-hondakinak. Gomendagarria da esne pixka batekin gisatzea, era horretan asko samurtzen dira-eta. Oso onak saltsa berdean egindako patatekin edo arrozarekin. Urdaiazpikoarekin, haragi eta arrainen ongailu gisa, baratxuriekin…
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia. Ozpinetan edo oliotan, egokia.