• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Fistulina hepatica / Idi-mina

Fistulina hepatica / Idi-mina

separador
DESKRIBAPENA:
Perretxiko hau guztiz nahastezina da, bakarra bere espeziean. Bizkarroi oportunista da, nahiko arrunta haritz erietan. Masa haragitsu baten itxura du, gibelaren formakoa, odolaren gorrikoa, gelatinatsua eta hezea. Hodi motzak, bereizgarriak, horixkak, zilindrikoak, poro txikiak, biribilak. Alboko oina, lodia, egurrean txertatua. Haragi lodia, ur gorrixka bat dariona, zapore gazia. Gordinik janda, nahiko zapore azidoa du, eta usaina suabea da, ez oso nabarmena.
HABITATA:
Quercus eta Castanea generoetako zuhaitz bizien egurrera itsatsia. Maiz agertzen da, oso ugaria ez bada ere.
SUKALDEA:
Ale gazteak kontsumitu daitezke, xafla finetan moztuta, entsaladan, edo sukaldean prestatuak. Horixe gomendatzen da, egostea, daukan azido tanikoa desager dadin.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, egokia. Ozpinetan, oso egokia.

Prev Next
Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera