• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Entoloma lividum / Azpiarrosa maltzurra

Entoloma lividum / Azpiarrosa maltzurra

separador
DESKRIBAPENA:
OSO TOXIKOA. Urtero gertatzen diren perretxikoen ondoriozko intoxikazio gehienen eragilea da. Txapel handia, krema kolorea. Gaztetan globo formakoa da, gero ahurra eta azkenaldia lautua. Xafla bereiziak, krema-koloreak, eta heldutasunean izokin-koloreak. Oin sendoa, oinarrian lodiagoak. Esporak arre-arrosak. Haragi hauskorra, zuria, oso usain atsegina, irin freskoarena.
HABITATA:
Baso hosto-galkorrak. Hariztiak.
TOXIKOTASUNA:
Sindrome gastrointestinal larria, oso ondorio bizkor eta bortitzekin. Sintomak ordubetean hasi eta 2 astez ere luza daitezke, eta pozoidura hilgarria izan liteke. Euskal Herriko intoxikazioen % 75 eragiten ditu.

Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera