• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Boletus appendiculatus / Onddo hankazorrotza

Boletus appendiculatus / Onddo hankazorrotza

separador
DESKRIBAPENA:
Txapel marroia, lehendabizi hemisferikoa, gero ahurra, eta azkenean lau-ahurra. Kolore horiko hodiak. Poro biribilak eta uniformeak, kolore-horiak, igurzterakoan urdinera egiten dutenak. Erdiko oina lodia, zilindrikoa, sendoa eta horia, oinarria arre-kolorea bada ere. Haragi sendoa, trinkoa, horixka, apur bat arrosakara oinaren onarrian. Usain eta zapore atseginak.
HABITATA:
Hostozabalen basoetan hazten da, eta haritzen eta pagoen azpian. Lurra lehor samarra dagoenean ateratzen da normalean.
SUKALDEA:
Oina kenduz gero, gainerakoa jaki bikaina da.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia. Ozpinetan edo oliotan, oso egokia. Lehorrean oso egokia.

Prev Next
Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera