Boletus aestivalis / Udako onddozuria
DESKRIBAPENA:
Txapel marroi handia eta sendoa. Kutikula lehorra. Hodi luzeak, bereizgarriak, zuriak. Oina txapela baino argiagoa, zilindrikoa eta puztua erdian. Esporak arre- eta oliba-kolorekoak. Haragia hasieran sendoa, gero oso biguna eta delikatua, zuria, zapore gozokoa, usain suabea.
HABITATA:
Hostozabalen basoetan hazten da (hariztietan, pagadietan eta gaztainadietan), eta koniferoetan.
SUKALDEA:
Asko saltzen da merkatuan. Oinak, zatikatuak eta izoztuak, haragi-saltsetan, arrozetan eta abarretan erabiltzen dira, zartagira zuzenean botata, hau da, desizoztu gabe.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia. Ozpinetan edo oliotan, oso egokia. Lehorrean oso egokia.