• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Amanita caesarea / Gorringoa

Amanita caesarea / Gorringoa

separador
DESKRIBAPENA:
Sortzean hegazti-arrautza ematen du, bolba edo kosko batean sartua. Irekitzen denean bere txapel gorri laranjakara eta haragitsua erakusten du. Xaflak horiak dira, estu-estu kokatuak eta oinetik libre. Oin zilindrikoa, horikara, goiko aldean eraztuna eskegia daukala. Haragi zuria, itxia, usain suabe eta atseginekoa. Zapore gozoa, intxaurra gogorarazten du.
HABITATA:
Soilgune eguzkitsuak eta hegoalderantz orientaturiko eremuak, hostozabalen basoetan: haritza, artea, pagoa, gaztainondoa. Talde txikietan ateratzen da.
SUKALDEA:
Kalitate gastronomiko handieneko onddotzat hartzen da. Bikaina da gordina, entsaladan, xafla meheetan moztua.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia. Ozpinetan edo oliotan, ez da egokia. Lehorrean oso egokia.

Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera