Amanita pantherina / Lanperna
DESKRIBAPENA:
Tarteko neurria. Txapel haragitsua, marroi iluna, garatxo zuriez estalia. Ertz ildoduna. Xafla zuriak, libreak eta desberdinak. Oin zuria, mehea, eraztuna eskegia. Bolba zuria, urratzen dena. Haragi zuria, hauskorra eta hezea, ez da gorritzen. Usain eta zapore suabeak.
HABITATA:
Pinudia, hariztia, gaiztanadia, baso mediterraneoa. Toki askotan ateratzen da, baita artadietan eta pagadietan ere. Bakarka ateratzen da, edo talde txikietan.
TOXIKOTASUNA:
Intoxikazio atropinoidea eragiten du. Sintomak berehala agertzen dira: gorabehera gastrointestinalak eta nerbioetakoak; mozkorraldi-egoera ere eragiten du, eta korde galtzea dakarten haluzinazioak.