• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Lepista panaeola / Larramendi ziza

Lepista panaeola / Larramendi ziza

separador
DESKRIBAPENA:
Txapela hasieran ahurra, azkenean lautua. Kolore gris argia. Ertza oso uhindua izaten da, eta barrurantz bildua. Azala lehorra eta lisoa. Xaflak itsatsiak, kolore xurixkakoak alerik gazteenetan, kolore gris argikoak gero, eta zaharrek ñabardura arrosak edo horixkak izan ditzakete. Nahiko estuak dira, uhintsuak, eta ezaugarri garrantzitsua dute oso erraz bereizten direla txapelaren haragitik. Oin zentrala eta zilindrikoa, kolorez zurixka. Betea eta haragitsua. Azala apur bat zuntsua. Haragi lodia eta samurra, oso hauskorra txapelan, zurixka ale gazteetan eta arre kolorea helduetan. Zapore eta usain atseginak, perretxikoen eta irinaren artekoak.
HABITATA:
Garai euritsuetan hazten da batez ere, belardi eta larretan, zirkuluak osatuz. Asko dago, eta toki askotan.
SUKALDEA:
Perretxiko hau ere nahiko delikatua da; oso erraz hausten eta larba asko izaten du. Saskian garraiatzea gomendatzen da, eta beste perretxikoekin ez nahastea. Etxera iritsita, lehenbailehen prestatu behar dira, azkar hondatzen baitira. Izozturik kontserbatzeko, hobe izaten da galdarraztatzea; alabaina, ale gazteak eta freskoak izanez gero, bere horretan izoztu daitezke. Perretxiko bikaina da nahaskian eta baratxuriekin; haragi- eta ehiza-gisatuetan erabil daiteke, pateetan, etab.

Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera