Coprinus comatus / Urbeltz galparduna
DESKRIBAPENA:
Arrautza formako txapela gaztetan, kanpai formakoa gero, kolorez zuria. Kolore bereko ezkata iletsuez dago estalia. Xaflak oso zuriak perretxikoa gaztea denean, gero arrosak, eta azkenik beltzak, libreak eta estutuak. Oin zilindrikoa eta luzea, zuria eta haritsua, erraboil txiki batean bukatua. Barrutik hutsa eta kolore zuriko eraztun iheskor batez hornitua. Haragi zuria eta samurra. Usain suabea eta zapore atsegina. Espora beltzak.
HABITATA:
Eremu irekiak, belardiak, bide-bazterrak. Lur heze eta humusean aberatsetan hazten da. Landu ere egiten da. Kolonia ugarietan ateratzen da.
SUKALDEA:
Oso gozoa, zapore delikatua eta prestatzen erraza. Belzten hasitako oinak eta aleak ez erabili. Plantxan, gurin pixka batekin.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia.