• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Agaricus arvensis / Elur-bola

Agaricus arvensis / Elur-bola

ico_primaveraico_otonoseparadorico_excelente
DESKRIBAPENA:
Txapela hasieran hemisferikoa, gero ahurra eta lautua. Kutikula lisoa eta zeta antzekoa, zuria, ukitzean horitzen dena. Oin sendoa, eraztun bikoitzarekin. Haragi zuria, arrearen aldera egiten duena. Anis-usaina, eta zaporea intxaur gordinarena. Esporak nahiko beltzak.
HABITATA:
Era guztietako belardiak, larreak eta belar-lurrak. Talde edo biribil handietan agertzen da.
SUKALDEA:
Ardura bereziz bildu behar dugu, oinak eta xafla ilunak kendu, xafla belztuak dauzkatenak baztertu, toxikoak dira-eta. Sukaldean horrela erabiltzen baditugu, perretxikoak beltz-beltzak geratuko dira, eta desatsegin samarrak dira. Tortillan jan litezke, baratxuriekin, plantxan, osagarri gisa eta haragi- eta hegazti-gisatuetan.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia. Ozpinetan edo oliotan, egokia. Lehorrean ez da egokia.

Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera