ULTZAMAKO PARKE MIKOLOGIKOA


Deskribapena

Ultzamako ibarra Iruñetik 30 minutura eta Donostiatik 40 minutura dago. Parke mikologikoa duela gutxi sortu zen, ibarreko perretxiko eta onddoen bilketa erregulatzeko, milaka bisitari izaten baitira udaberrioro. Parkean bada informazio-zentro bat, eta, horrez gainera, mikologo baten aholkularitza jartzen da perretxiko-biltzaileen eskura.

Ultzamako Ibarreko hariztietan eta pagadietan perretxiko guztiz gozoak aurki genitzake (Boletusak, saltsa-perretxiko beltza, tripakiak, zizahoriak, etab.). Ultzamako Parke Mikologikoak erregulatzen du espezie hauen guztien bilketa.

Ezagutzen errazenak diren perretxikoen artean, irailaren erditik azaroaren bukaera aldea arte, aipagarriak dira saltsa-perretxiko beltza eta onddoak (Boletus gr. edulis). Abuztu erditik azaro bukaera arte, tripakiak hazten dira, eta otsailaren bukaera aldetik apirila erdia arte, martxoko ezkoa. Ezagutzen errazak diren perretxikoei dagokienez, ziza horia aipatu behar da, ekainaren bukaera aldetik azaroaren hasiera arte. Gorringoa, udazken hasieran, oso tipikoa da hariztian. Haritz-onddoa hariztietan agertzen da azaro erdialdea arte, eta gibelurdina ekainaren hasiera aldetik azaro erdialdea arte. Ezagutzen zailena Galdakao lanperna da. Ekainaren hasieratik azaroaren hasiera arte izaten da. Abuztuaren erditik azaroaren erdia arte, ugaria da onddo hankagorria, eta irailaren hasieran, batzuetan baita azaroaren erdia arte ere, ziza usozuria eta errozitea.

  • Baimena Interneten eskura daiteke (egun baterako baimenak soilik), eta gainerako baimenak parkeko informazio-puntu mikologikoan har daitezke.

ultzama

Subscribe to Newsletter