ORGANBIDEXKA

Deskribapena

Iratiko oihana Europa osoko pago- eta izei-basorik handienetako bat da. Nafarro iparraldearen eta Ipar Euskal Herriaren artean dago banatua. Sekulako ibilbideak daude bertan. Organbidexkako ibilbidea zoragarria da, eta Iratiko txaletetan hasten da. Abiapuntua Iratiko txaletetako jatetxean dago; bada hantxe aparkaleku handi bat autoa uzteko. Jatetxearen parera joan behar dugu; errepidea gurutzatu, eta basoan barneratzen den bidea hartu behar dugu. Markaturiko ibilbidetik joan gaitezke, eta pagadien eta izeien eremuetara heltzean, zuhaitzen artean barneratuko gara, perretxikoen bila.

Jateko onak diren onddo asko dago baso honetan, era askotakoak eta oso estimatuak, nola diren Boletusak: udako ekaitzek dakarten hezetasuna baliatzen dute hauek basoko hostoen artean ateratzeko. Boletusen haragia ez da airea ukituta urdintzen, mozten denean, eta ez zaio kolore gorrixkarik agertzen txapelan eta oinean, genero bereko ezin jan diren beste espezie batzuekin gertatzen den bezala. Boletus edulis, Boletus pinicola eta Boletus aereus dira eremu honetan gehiena bilatzen diren Boletus espezieak. Alabaina, jateko onak diren beste perretxiko batzuk ere badira, espezie estimatuenetakoak, nola diren ziza ilun hanka-horixka eta ziza arrea (Tricholoma portentosum eta Tricholoma terreum), ziza horia (Cantharellus cibarius, Cantharellus lutescens, Cantharellus tubaeformis) eta onddoak (Boletus edulis eta Boletus pinicola).

  • Goiz ateratzea gomendatzen da.
  • Derrigorrezkoa da baimena eskuratzea.
  • Badira eguneroko baimenak eta denboraldikoak. Soinean eraman behar dira perretxikoak biltzerakoan, eta pertsonalak dira.
  • Eguneroko baimenek 8 euro balio dute, eta denboraldikoek, 80€. Iratiko txaletetan eros daitezke.

iraty