IRATXETAKO BIDE MIKOLOGIKOA


Deskribapena

Iratxetak iratxoen lurra esan nahi du euskaraz, eta malda batean kokaturiko herri txiki guztiz eder bat da, Leotzeko udalerrikoa, eta Orbaibarren dago, Nafarroan. Iruñeatik 37 km-ra dago toki polit hau, Tafallako norabidean.

Ibilbidea Iratxetako herrian hasten da, eta han informazio-ohol bat dago, perretxikoak biltzeko moduari buruzko aholkuekin. Ibilbide balizatua da, “herriko bide” seinaleekin. Marka zuri-berdeei jarraituz, pinudira ailegatuko gara, eta Urugurtzeko Bordatik hasieraraino jaitsiko gara.

Ibilbide osoan, gustura arituko da ibiltaria onddoak ikusten eta biltzen, besteak beste ziza horia, ziza gorria, larrisusoa, azpibeltza edo elurbola, ezkoa edo gibelgorria, esnegorria. Ibilbide eroso hau bukatutakoan, merezi du geldialdi bat egitea Iratxetako herrian, eragin asturiarreko garai guztiz berezia miresteko.

iratxeta

Subscribe to Newsletter