BERTIZKO JAURERRIA


Deskribapena

Baztango Ibarraren hegoaldean dago Bertizko Jaurerriko Natur Parkea. 2.052 hektarea ditu, eta esan daiteke Nafarroako Pirinioko baso autoktonoen erakusgai baliotsua dela. Pinudiak, pagadiak eta hariztiak daude bertan, eta, hala, 350tik gora onddo-espezie hazten da basootan.

Perretxiko- eta onddo-bilketa Bertizko Jaurerriaren arautegi erregulatzailearen mende dago, eta arautegi horrek dio inguruko auzotarrek bakarrik bil ditzaketela basa-produktuak, autokontsumorako. Auzotartzat hartzen dira Bertizaranako Udaleko eta Kontzejuetako auzokoak, Etxalarko Udalekoak, Baztango Udalekoak, eta Sunbilla, Elgorriaga eta Doneztebekoak.

Bertizko Jaurerrian 7 ibilbide daude: AIZKOLEGI, ITURBURUA, AIZKOLEGI-PLAZAZELAI, IRRETARAZU, PLAZAZELAI, SUSPIRO eta ERREPARATZEA.

 

 

bertiz

Subscribe to Newsletter