GORBEIAKO PARKE NATURALA – Altubeko basoa


Deskribapena

Altubeko basoa Europako bigarren pagadirik zabalena da. Gorbeiako mendian dago, Arabako iparraldean. Pagoek osatzen dute gehienbat, baina badira haritzak eta urkiak ere, eta ibilbidearen zati batzuetan koniferoak ere ikusten dira. Altubeko pagadian ugaria da inguruotako espezierik estimatuena, Boletus edulis. Nolanahi ere dela, arautegia kontuan hartu behar da, bi kilo pertsona eta eguneko markatzen baitu, eta labana eta zumezko saskia erabiliz egitea bilketa. Hala egiten ez bada, arau-urraketa 30 eta 250 euro bitarteko isunekin zigortzen da. Proposatzen den ibilbideak Altubeko pagadiaren zati bat korritzen du, parterik altuenetik, Burbonatik, zeina Baia ibaiaren ibarraren eta Altubekoaren arteko banalerro naturala baita.

Parkeko Etxearen aparkalekuan hasten da ibilbidea. Abian jartzeko, belardiaren beste muturrean dagoen egurrezko etxola bilatu behar dugu

  • Jendetza handiekin topo egin nahi ez badugu, eta, batez ere, beste perretxiko-biltzaile batzuek ez diezaguten aurrea hartu eta perretxiko hoberenak harrapatu, goiz ateratzea aholkatzen da.

altube