• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Tuber nigrum / Boilurra

Tuber nigrum / Boilurra

separador
DESKRIBAPENA:
Hauek dira perretxikorik garestienak eta estimatuak. Neurria 3-7 cm bitartekoa izaten da. Eta pisua, 20-200 gramo artekoa. Jaki bikaina da, eta kotizatuenetako bat gainera. Boilurrei darien usaina ezin da beste perretxikoenarekin alderatu. Hipogeoa (lurpekoa), globo-formakoa eta irregularra da. Peridioak garatxo piramidalak dauzka, gorrixkak gaztetan, eta beltzera egiten dutenak aleak heldu ahala. Gleba zuria da gaztetan, gero gorritu egiten da, eta heltzen denean beltz-bioletakarara egiten da. Esporak marroi ilunak. Haragia samurra da barruan, baina sendoa eta trinkoa; zapore guztiz atsegina du eta oso usain bizia eta bereizgarria, zenbait metrotatik sumatzen dena, eta oso atsegina gainera. Heltzen denean oso usain fuertea eta sakorra dario, bizia eta bereizgarria. Zaporea ere bizia da, atsegina, apur bat mikatza bada ere.
HABITATA:
Kare-lurrak, lur pobreak, harritsuak. Lurpean hazten da, 5 eta 30 cm bitarte lurpean, eta bizkarroia da. Azaleko lurrean ez da landarerik izaten. Boilur hauek botatzen duten usainagatik aurkitzen dira.
SUKALDEA:
Sukaldeko diamante beltza da, eta onddorik garestiena. Artifizialki lantzen da arteen, haritzen eta hurritzen azpian. Oso usaimen oneko animalien laguntzarekin bilatzen da, nola diren zakurrak, txerriak eta baita euliak ere. Plateren lagungarri gisa erabiltzen da, gogoan izanik zeinen urria den eta zeinen garestia. Onddo hauek era guztietako platerak gozatzeko erabiltzen dira. Gordinak jaten dira, baita egosiak fumet-en ur edo esentzia gisa ere.

Prev Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera