• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Tricholoma portentosum / Ziza ilun-hankahoriska

Tricholoma portentosum / Ziza ilun-hankahoriska

separador
DESKRIBAPENA:
10 cm-ko diametroko txapela, ahurra, ertza bildua duela gaztetan, gero irregularki uhindua. Kolore grisaxka du, kolore arre argira azkar igarotzen dena. Xaflak apur bat muxarkatuak, kolorez lilak ale gazteetan, geroago kolore arre argikoak. Oin laburra, apur bat lila goiko aldean, gainerakoa zurixka, trinkoa eta oinarrian loditua. Haragi lodia baina hauskorra, zurixka eta txapela baino grisagoa. Irin-usaina eta zaporea. Espora zuriak.
HABITATA:
Basapinua batez ere, baita hariztiak eta pagadiak ere.
SUKALDEA:
Bere tamaina handia dela-eta, jaki egokia da sukaldean nahiz mahaira ateratzeko. Izoztu daiteke. Su motelean eginda, gelatina botatzen du, kokotxen edo bakailaoaren moduan.

Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera