Clitocybe nebularis / Pago-ziza
DESKRIBAPENA:
Txapel arre haragitsua, ahurra eta zabaldua. Oin sendoa eta haritsua, zuria. Xaflak estu kokatuak eta dekurrenteak. Haragi zuria, hasieran sendoa baina segituan biguna. Usain sarkorra, oso berezia baina definiziorik gabea.
HABITATA:
Hostozabalen basoetan eta koniferoetan hazten da. Ilara handiak edo zirkuluak eratzen ditu, oso ugariak, batez ere eremu altu eta soilduetan.
SUKALDEA:
Arretaz kontsumitu behar da. Ale gazteak oso gozoak daude nahaskian edo baratxuriekin. Ehiza-plateretan, kroketetan, pateetan, hanburgesetan, perretxikoak nabari ez badira, ez badira zapore fuertekoak. ERNE: pozoitsua gerta liteke gordinik edo ez oso gisatua kontsumituz gero.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, egokia. Ozpinetan edo oliotan, oso egokia.