• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Agrocybe aegerita / Makal-ziza

Agrocybe aegerita / Makal-ziza

separadorico_excelente
DESKRIBAPENA:
Txapel arre iluna, adinarekin argitzen dena. Azala uhindua. Xafla ilunak, buztin-koloreak. Oineko eraztuna iraunkorra. Haragi trinkoa, gustu handikoa, irin-usaina.
HABITATA:
Makalaldietan, sahastietan eta ibai-bazterreko beste zuhaitzetan bizi da parasito gisa. Talde estuetan agertzen da.
SUKALDEA:
Ale helduak baztertu, egur-zaporea izaten baitute. Luzaroan gisatu beharreko haragiekin prestatzea gomendatzen da, gutxi gisatuz gero gogorra gertatzen baita. Urte osoan lantzen eta merkaturatzen da, bere ezaugarri sendagarriengatik.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia. Ozpinetan edo oliotan, oso egokia.

Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera