Untxia baratxuriekin eta zizahoriekin

 Prestakuntza:

Untxia zatikatu, gatza bota eta zartagi batean gorritu, olio pixka batekin, tenperatura altu samarrean. Ezkai-hostoak bota gainetik.

Aparte, tipula txikitua su motelean beratu.

Tipulari untxia erantsi, ardoarekin busti eta urritu.

Olioa erre baratxuri txikituarekin, limoi-ura eta perrezila erantsi, eta untxiaren gainetik bota dena.

Haragi-zukua erantsi.

Dena gisatu.

Zartagi bero batean, olio-tanta batzuk ipini eta perretxikoak salteatuko ditugu baratxuri pixka batekin. Eta untxiaren gisatuarekin batuko ditugu. Dena 10 minutuz egosi eta pausatzen utziko dugu.

Subscribe to Newsletter