Txanpiñoi beteak

 Prestakuntza:

Txanpiñoiak garbitu, oina kendu eta geroko gorde. Zartagi bero-bero batean gorrituko ditugu, olio-tanta batzuekin eta gatz pixka batekin, 2 minutu alde bakoitzetik.

Tipula eta baratxuria txiki-txiki egin eta zartagi batean beratu, oliba-olio birjina estraren tanta batzuekin. Tipula gardena dagoenean urdaiazpiko txikitua erantsi, eta une batzuen ondoren, txanpiñoien oinak, ondo-ondo txikituak. Osagaiak salteatu egiten diren arte, eta geroko gorde.

Txanpiñoiak aurreko nahasketarekin bete, eta, bukatzeko, koilarakada txiki bat Gorgonzola gazta erantsi.

Txanpiñoi bete hauek labeko erratilu txiki batean ipiniko ditugu, eta gazta birrinduaz estaliko dugu. Labean gratinatu.

Subscribe to Newsletter