Patatak esnegorriekin, usadiozko erara

Prestakuntza:

Zartagin batean, baratxuri-aleak gorrituko ditugu, eta tipula txiki-txiki eginda brunoise moduan erregosiko dugu. Ondoren, piper berdea erantsi eta su motelean frijituko dugu. Gero patata zatikatua, txorizo-puskak, pipermina erantsiko ditugu, piperrautsa bota eta ardo zuriarekin eta saldarekin bustiko dugu dena. Irakiten hasten denean, esnegorriak ipiniko ditugu, erramu-orria eta dena prest egon arte egosiko dugu. Gatza zuzenduko dugu.

Platera osatu nahi izanez gero, sekretu iberiarreko dadoak erantsi daitezke, azkeneko unean zartagin batean salteatuak.

Bukaera eta aurkezpena:

Patata eta esnegorrien gisatua plater sakon batean ipini, eta perrezil txikitua botako dugu gainetik.

Subscribe to Newsletter