Pasta freskoa saltsaperretxiko beltzekin salteatua
Osagaiak:
- Edozein pasta fresko, nahiago duzuna (tallarinak)
- Saltsaperretxiko beltzak, deshidratatuak
- Tipula gorri gozo 1
- Gazta parmesanoa ezkatetan
- Perrexila
- Rukula
- Oliba-olio birjina estra
- Boilur zuri olioa
- Ur minerala
- Gatza
- Maldon gatza
Prestakuntza:
Perretxikoak 2 orduz hidratatu, ur mineralez betetako ontzi batean. Gero urgabetu eta ura gorde. Tipula xafla meheetan moztu eta zartagin batean oliba-olioarekin beratu.
Pasta egosi perretxikoetatik sobratutako urarekin, oliba-olio zurrutada batekin eta gatzarekin. Egina dagoenean, urgabetu eta gorde.
Tipula beratua perretxikoei erantsi, baita perrezil txikitu pixka bat ere. Su bizian-oso bizian 2 minutuz egosi.
Perretxikoei eta tipulari pasta urgabetua erantsi. Eragin ondo nahasteko.
AURKEZPENA:
Pasta plater batean zerbitzatu eta rukula-orriekin apaindu, oliba-olioz eta gatzaz gozatu ondoren. Parmesano-ezkata batzuk erantsi gainetik, Maldon gatza nahi den moduan, eta boilur zuri olio pixka bat.


