Onddo-arroz krematsua foie grasarekin

Prestakuntza:

Eltze batean, oliba-olioarekin tipula frijituko dugu su baxuan, brunoise oso finean moztua eta baratxuri txikituarekin (baratxuria tipula egiten hasi eta 10 minutu pasatuta erantsiko dugu, ez dezan kolorerik hartu).

100 g onddo txikituko ditugu eta tipulari erantsiko diogu, su baxuan frijitu eta arroza erantsiko dugu; minutu batez sueztitu, eta ardo zuria erantsiko dugu; ardoa urritu eta pixkana-pixkana salda erantsiko dugu. Garrantzitsua da salda beroa egotea eta oso poliki eranstea. Arrozari etengabe eragin behar zaio.

4 minutu falta direnean arroza egosteko –guztira 18 minutu–, gainerako onddoak zerbitzatuko ditugu eta gainetik perrexila botako dugu. Arroz honen testurak oso krematsua izan behar du. Berehala mahairatu, ez dadin gehiegitxo egosi.

Platera nola muntatu:

Arroza zerbitzatuko dugu, eta, errazio bakoitzaren gainean, foie gras eskalope bat jarriko dugu, aldez aurretik bi aldetatik plantxan markatuta. Gatza eta piperbeltza zuzendu, eta tipulinez dekoratua zerbitzatu.

Subscribe to Newsletter