Arrautza tenperatura baxuan patata eta boilurrarekin
4 erraziorentzako osagaiak:
- 4 arrautza tenperatura baxuan, 65 gradu 30 minutu
- 2 patata
- 50 g esnegain
- 1 dl oliba-olio birjina estra
- Boilur-olioa, tanta batzuk
- Patata 1
- 30 g iberiar urdaiazpikoa txikitua
- Boilur beltza
Prestakuntza:
2 patatak egosiko ditugu (uretan, gatzarekin). Egosita daudenean, txiki-txiki egingo ditugu esnegainarekin, egosteko uraren tanta batzuekin, eta pixkana-pixkana oliba-olio birjina estra erantsiko dugu, ondo emultsionatua eta krematsua gera dadin. Geroko gordeko dugu.
Bestalde, beste patata xafla mehe-meheetan zatitu eta patata-chip moduan frijituko dugu. Paper xurgatzailea kendu eta gatza zuzenduko dugu.
Arrautza olio askorekin frijituko dugu, azal kurruskaria eta barrenalde urtsua lortzeko.
Plateraren aurkezpena:
Patata-krema koilarakada bat ipiniko dugu aurrena platerean, eta krema horri boilur-olioaren bi tanta botako dizkiogu. Arrautza ipiniko dugu, tenperatura baxuan frijitua, patata-chip horien eta urdaiazpiko frijituaren gainean. Boilur-xaflekin estaliko dugu.


