Tricholoma goniospermum bresadola / Ziza orrilila
DESKRIBAPENA:
Haragi zurixka, pixka bat iluntzen da haustean, sendoa, haritsua oinean. Irinaren antzeko usaina, zapore suabea. Beldarrak erraz sartzen dira karpoforoetan, batez ere eguzkiak gogor jotzen duenean, txapela itxuraldatzeraino zartatzen baitu gainera.
HABITATA:
800 metrotik gorako altueretan hazten da, belardietan, larretan, basoko soilguneetan eta oro har zuhaitz-landarediarik gabeko eremu lehorretan. Dimentsio handiko ilaretan eta biribiletan hazten da. Ez dago asko, eta leku jakinetan egoten da. Udaberri euritsu eta epeletan ugaria izaten da.
SUKALDEA:
Perretxiko haragitsua da, haragi sendokoa, eta oso osagai ona sukaldean. Oso zapore berezia ematen du, eta pate, budin, kroketa, hanburgesa eta beste jaki askoren zaporea areagotzen du. Kontserbatzeko, onena da naturalean izoztea, osasuntsu badaude, eta galdarraztatuak hondatzen hasiak badaude.