Pleurotus eryngii / Gardu-ziza
DESKRIBAPENA:
Txapel unbilikatua, forma irregularrekoa, kolorez marroixka, arrastoekin. Kutikula bereizgarria. Xafla desberdinak, oso dekurrenteak, ez oso itxiak, kolorez zuri grisaxkak. Oin laburra, zilindrikoa, kolorez zurixka. Haragi zuria, itxia, kolore eta zapore ez oso nabarmenekoa, baina atsegina. Espora zuriak.
HABITATA:
Belardietan edo basoko soilgune handietan hazten da. Kardu jakinen sustraiei lotuta garatzen da, haiek usteltzen ari direnean. Laborantza intentsiboan erabiltzen da.
SUKALDEA:
Sarrera gisa, barazkiekin salteatua. Plantxan ere jaten da, eta haragien osagai gisa.
KONTSERBAZIOA:
Lehortu eta harian sar daiezke. Botika gisa erabiltzen da.