• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Leucopaxillus candidus / Bitigarra

Leucopaxillus candidus / Bitigarra

separador
DESKRIBAPENA:
Txapela ahurretik lautura, haragitsua eta hauskorra. Kutikula lehorra, lodia, lisoa, zuritik krema-kolore arrera. Ertz haragitsua. Xafla dekurrenteak, estutuak, meheak. Oin zilindriko mardula, txapela baino motzagoa, lisoa, zurixka, mizelio marroiaren hondakinak dituela oinarrian. Haragi zuria, testura sendokoa. Usain eta zapore irintsua, apur bat gozoa. Espora zurixkak.
HABITATA:
Mendiko belardi eta larre hezeak. Zirkuluak osatuz ateratzen da.
SUKALDEA:
Clitocibina atibiotikoa ekoizteko erabiltzen da. ERNE: Jaki ona, baina gaztetan bakarrik (txapel ahurra, oso ertz kurbatua, oso kutikula zuria), eta asko samar egosi behar da.

Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera