Helvella leucopus / Hankazuria
DESKRIBAPENA:
Elizgizon-txano baten forma du, eta ertzak goraka irauliak, modu irregularrean. Ertza oinari lotua, baina ez osorik. Himenio beltz iluna, ia beltza. Oin lisoa, zurixka eta apur bat loditua oinarrian, hutsa. Haragi zuria, mehea, elastikoa, zaila. Usain ahula, zapore gozoa.
HABITATA:
Ibai-bazterrak, area-lurretan. Bakarka hazten da, edo talde txikietan.
SUKALDEA:
Ardura handiz garbitu, txapelako tolesetako harea osorik kendu arte. Oina kendu. Toxikotasuna desagerrarazteko, presio-eltze batean egosi, barazkiekin, gutxiena 10 minutuan.
KONTSERBAZIOA:
Modurik hoberena izoztea da, galdarraztatu ondoren.