Clitocybe geotropa / San Martin ziza
DESKRIBAPENA:
Txapela eta xaflak kolore zurixka-horixkak. Haragitsua, oinaren aldera makurtua. Xafla lodiak, estu kokatuak. Oin zuria, konikoa, gogorra eta haritsua. Haragi sendo trinkoa, zurixka edo hori argia. Usain eta zapore atseginak, almendra mikatzenak. Espora zuriak.
HABITATA:
Kare-lurretan batez ere, baso belartsuetan eta belardietan.
SUKALDEA:
Lehorra eta hauts bihurtua, bizigarri gisa erabiltzen da.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, egokia. Ozpinetan edo oliotan, oso egokia.