Cantharellus cibarius / Ziza horia
DESKRIBAPENA:
Kolorez, arrautza-horia. Txapela ahurra erdian, 12 cm-rainokoa, kopa formarekin eta ertza bildua duela. Oina lodia, zilindrikoa eta haragitsua. Haragia apur bat haritsua, zurixka edo horia izaten da. Oso usain atsegina, fruituena (muxika edo abrikotarena). Zapore gozo atsegina.
HABITATA:
Hostozabalen basoetan eta koniferoetan. Hariztietan eta pagadietan batez ere. Goroldioaren eta belarraren artean hazten da. Oso arrunta.
SUKALDEA:
Erabiltzeko moduari dagokionez, espezie hau nahiko garbia jasotzen da; ur askorekin garbitzea komeni da, eta gero zapi batean zabalik uztea. Oso marmelada gozoa ere egin genezake, zoragarria da arrozarentzat, haragi gisatuentzat, saltsentzat, huts-hutsik tipularekin; postre gozo askotan, primeran egokitzen baita, bere testuragatik eta usain eta zaporeagatik; lehorrak badaude, zopetan erabiltzeko.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia. Ozpinetan edo oliotan, oso egokia. Lehorrean ez da egokia.