Boletus pinophilus / Askabeltza
DESKRIBAPENA:
Txapela kaoba antzekoa, lehendabizi hemisferikoa eta gero ahur zabaldua. Oin gogor sendoa eta sabelduna, kolore argikoa. Haragi trinkoa, sendoa, biguna heldutasunean, zuria; kutikularen azpian arrosakara da.
HABITATA:
Hostozabalen eta koniferoen basoetan hazten da.
SUKALDEA:
Boletus hauek kontserbatzeko, izoztea da onena; gazteak badira eta haragia gogorra badago, bere horretan; eta galdarraztatuak tartekoak badira, edo belakiak kendu baditugu.
Perretxiko hauek bizkor prestatu behar dira, etxera iritsi orduko, erraz hondatzen dira-eta.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia. Ozpinetan edo oliotan, oso egokia. Lehorrean oso egokia.