Boletus erythropus / Onddo hankagorria
DESKRIBAPENA:
Kolore aldakorreko txapela, arre grisaxkatik marroi gorrixkara. Oinean tanto gorriak ditu, eta erretikularik ez. Hodi gorrixkak. Haragia, moztean, horia da, baina urdinera egiten du berehala. Kontsumoan baztertu egin izan da poro gorriak dituelako eta haragiak urdinera egiten duelako, baina aski jaki ona da.
HABITATA:
Era guztietako basoak, kare-lurrak bereziki. Pinudietan, hariztietan, pagadietan hazten da batez ere.
SUKALDEA:
Arrautza-irinetan ondo frijituta, kolore desatseginak disimulatzeko, Boletus hoberenetako bat da, testura bereziarekin eta zapore atseginarekin. Erne: gordinik toxikoa izan daiteke, baina ondo gisatua oso egokia da risottoekin jateko.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia. Ozpinetan edo oliotan, oso egokia (aldez aurretik egosita). Ozpinetan edo oliotan, oso egokia (aldez aurretik egosita).