Boletus edulis – Onddo zuri
DESKRIBAPENA:
Haragi zuriko Boletusen talde hautatuko kidea da. Zaleek oso maite duten espeziea da, eta asko saltzen da. Oso espezie estimatua, neurriagatik eta zaporeagatik. Esnegorrien ondoan hazten da. Txapela hasieran esferikoa da, gero lautua eta ahurra. Kutikula lisoa, marroi argia. Oin sendo zuria, goiko aldean erretikula fin batez hornitua. Hodi zuriak, zahartzean horitzen direnak. Haragi sendoa, zuria, marroi gorrixka kutikularen azpian. Usain eta zapore atseginak.
HABITATA:
Pinudietan, hariztietan, pagadietan hazten da.
SUKALDEA:
Belaki horiak edo berdeak kentzea komeni da, eta ondo dauden oinak erabil genitzake. Perretxiko hau era guztietako plateretara egokitzen da; bere trinkotasuna eta zaporea direla-eta, haragi-, arrain-plateretan erabil daiteke, nahaskietan…
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia. Ozpinetan edo oliotan, oso egokia. Lehorrean oso egokia.