• Hasiera
  • Mikologia
  • Perretxikoak
  • Perretxiko-ibilbideak
  • Errezetak
  • Loturak
Mikologiari buruzko oinarrizko gida
Home/

Amanita virosa / Hiltzaile konkorduna

Amanita virosa / Hiltzaile konkorduna

separador
DESKRIBAPENA:
Zuria, txapel konikoarekin, ertzak lobuludunak. Oineko bolba hauskorra, zaku formakoa. Haragiak usain kiratsa du, eta zaporea oso desatsegina. Espora zuriak.
HABITATA:
Baso hosto-erorkorrak. Espezie bakartia da, eta pagoen eta haritzen azpian agertzen da.
TOXIKOTASUNA:
Pozoidura faloidianoa eragiten du. Sintomak berandu agertzen dira, jan eta 8-48 ordura, eta horrek are larriagotzen du pozoidura, toxinak odolera iristen baitira, eta urdail-nahasmenduak eragiten dituzte, kolera-sintomak, gonbitoak, etab, eta hemorragia larriak nerbio-sisteman, gibelean eta giltzurrunetan. Badira gaur egun arrakasta izan ohi duten tratabideak, pozoidura garaiz detektatuz gero.

Prev Post
Next Post

Perretxikoak

Perretxikoak.com perretxiko-bilketari buruzko gida bizkor bat da, Euskal Herrian eta Nafarroan.

Babesleak


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailako Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren babesarekin egina

Copyright © 2020 Perretxikoak | Lege oharra | La pecera