Amanita rubescens / Ardotsua
DESKRIBAPENA:
Txapela kolore arre arrosakara, kolore grisaxkako ezkatez estalia. Oin eraztunduna, kolore zurixkakoa, bolba hauskorrarekin. Haragi zuria; kolore ardo-gorrixkaz zikintzen da zaurietan, oinaren oinarrian batez ere. Usainik ez zaio ia igartzen, eta zaporea atsegina da.
HABITATA:
Hostozabalen basoetan eta koniferoetan hazten da, eta nahiago izaten ditu lur silizeoak. Oso ugaria eta arrunta, pinudietan batez ere. Artadietan, hariztietan eta pagadietan ere agertzen da.
SUKALDEA:
Perretxiko hau ardura handiz bildu behar da, oso delikatua baita; jaso dugun lekuan bertan txukundu behar da, eta oinak kendu behar zaizkio. Etxean arretaz garbitu behar ditugu, hautsi gabe (batez ere txapel irekiak). Prestatzerakoan, luze gisatu behar dira, toxinak desagerrarazteko. Perretxiko zoragarria da, oso fina, eta oso zapore berezia du. Txapelak osorik baratxuriekin oso-oso goxoak dira, oso ona dago nahaskian, arrautza-irinetan pasatuta, haragi- eta ehiza-gisatuetan, etab.
ERNE:
Gordinik toxikoa da, toxinak 60ºCtan desagertzen dira. Kontsumitu edo prestatu aurretik, luzaroan egosi behar da uretan.