Amanita phalloides / Hiltzaile berdea
DESKRIBAPENA:
Txapela esferaerdi formakoa da hasieran, gero ahurra eta azkenean laua, oliba-kolore berdekoa. Xafla libreak, luzaxkak, zuriak, xafla txikiekin himenioaren ertzetan. Oin bereizgarria, zilindrikoa, betea, eraztun eskegia, iraunkorra, mintzezkoa, bolba zakuan dauka. Espora zuriak. Haragi zuria, samurra, usainik gabea ale gazteetan, eta kiratsa eta mikatza zaharretan. Zapore melenga.
HABITATA:
Era guztietako basoak: pagoa, haritza, urkia.
TOXIKOTASUNA:
Pozoidura atropinoidea, kolera-motako nahasmenekin. Kasu bakan batzuetan, heriotza ere eragin izan du.