Albatrellus pes-caprae – Ahuntz-apoa
DESKRIBAPENA:
Txapela ahurra, zirkuluerdi formakoa; ertza bildua, eta gero uhindua. Hodi motz bereizezinak, zuriak edo horiak. Oina motza, betea, gogorra, ezentrikoa. Haragia lodia, hauskorra, zuri-horia. Usaina atsegina du, ahula eta hur-zaporekoa. Espora zuriak.
HABITATA:
Pagadietan hazten da, batez ere bideen eta ezponden ertzetan.
SUKALDEA:
Aleak gazteak eta freskoak biltzea komeni da, kutikula zuritzea gomendatzen bada ere (patata balitz bezala). Gordinik jan liteke, entsaladan.
KONTSERBAZIOA:
Freskoa dagoela, oso egokia. Ozpinetan edo oliotan, oso egokia.